2018 – 2019 Graduondokoa, UPV – EHU-ren eskutik

Komunitate, hiri eta politika eraldaketa haurren autonomia eta parte-hartzearen bitartez.
Francesco Tonucci-ren “La Cittá dei Bambini” nazioarteko proposamena.

Gaur egun, Francisco Tonuccik sortu eta gidaturiko “Haurren Hiria” nazioarteko proiektua haurren parte hartzeari buruzko mundu osoko erreferenteetako bat da, eta haurrak parametro gisa jarriz gizartea eraldatzea planteatuko duten prozesu komunitarioak erreibindikatzen eta ahalbidetzen ditu.

UPV/EHUk zuzenduko du graduondoko hau, CNR-Romako Francesco Tonucciren taldearekin, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin eta haurren hirien euskal sarea dinamizatzen diharduen Solasgune erakundearekin lankidetzan, agente horiei guztiei unibertsitateko prestakuntza emateko xedez.
Graduondoko honekin, hain zuzen ere, unibertsitateko prestakuntza eman nahi zaie agente horiei guztiei, eta horretarako adituak graduondoko moduluetako bakoitzean biltzen dituen programa akademikoa diseinatu da.

Oinarrizko Informazioa:

– Graduondoko hau (EHUko berezko titulua) 33 ECTS kreditukoa da.
– Modalitate erdipresentziala izango du: urritik ekainera bitartean, Leioan (Bizkaia) eta EHU-UPVko gela birtualean.
– Graduondokoak ere, amaierako lana eta eta praktikak edukiko ditu.
– Gaztelaniaz emango da eta euskararen presentzia sustatuko da.
– 1.650 euroko kostua du.

Norentzat:

– Gizarte Hezkuntza, Magisteritza, Gizarte Langintza, Arkitektura, Osasuna, Hirigintza… arloetako profesionalak eta ikasle egresatuak.
– Osasunean, hirigintzan, Haur eta Gazterian, Parte-hartzean… ardura teknikoa edo politikoa duten pertsonak.

Zuzendaritza Akademikoa:

. Israel Alonso Sáez [email protected] (946014580) (Escuela Universitaria de Magisterio de Bilbao. Leioa. Bizkaia)
. Josebe Alonso Olea

INFORMAZIO GUZTIA