Haurren Hiria HerriLaborategiak sustatu eta babestuko udal-sarea da. Haurren hiria proiektuaren inguruan bildu gara, gure komunitateak ikaskuntza osasungarriko, parte-hartzaileko eta inklusiboko ingurune gisa berritzeko helburuarekin.

Sarea udalerri berrien parte-hartzera irekita dago. Proiektuari buruzko informazio gehiago jasotzeko edo eta  garatzen ari zaren ekimenen bat Sarearen lan – taldearekin elkarbanatzeko, web orrian dagoen harreman – formularioa erabili eta zurekin harremanetan jarriko gara.

Dena dela, gure proposamena eta gonpidapena irakur ditzakezu irudian txertatuta dagoen estekan

Herrilaborategia

Haurren Hiria Sarea berrikuntza politiko eta sozialeko ekimena da, HerriLaborategiak sustatuta.

HerriLaborategia ikasteko ingurune gisa komunitatearen ideia sustatu, esperientziak saretu eta ildo horretatik politiken garapena babestu nahi duen lantaldea da.

Gure komunitateen hazkundea berau osatzen dugunon pertsonen hazkundearen araberakoa da, eta ere berean, komunitateek hazteko eskaintzen dizkiguten aukerek -harremanek, espazio fisikoek eta egiturek- baldintzen dute gure ikaskuntza.

Elkarren mendekotasuneko harreman honek taldeen, banakako pertsonen eta komunitate arloan zerbitzu-funtzioak onartzen dituztenen (politikariak, teknikariak, hezitzaileak eta abar) arteko erantzukizun partekatua eskatzen du eta pertsona horietako bakoitzaren beharren, gaitasunen eta desioen aniztasunari erantzungo dioten baldintzak eta tokiko politikak eskatzen ditu.

Esteka honetan  HerriLaborategiari buruz gehiago irakur dezakezu eta beheko irudian sakatuz, Haurren Hirien Sarearekin duen loturaren oinarrizko informazio laburbiltzen duen dokumentua irakur dezakezu.

La Citta dei Bambini Nazioarteko Sarea

Nazioarteko Sarea CNRtik (Italiako Ikerketa Zentro Nazionala), Erromatik, koordinatzen da 2001. urtetik

Haurren Hirien Sareak, era berean, La Citta dei Bambini Nazioarteko Sarea osatzen du. Italian, Espainian eta Latinoamerikan oso presente dagoen sarea eta 150 hiri eta herri baino gehiago biltzen dituena.

Haurren hirien sareko kideak

Amorebieta
Arrasate-mondragon
Bakio
Balmaseda
Bilbao
Derio
Durango
Erandio
Ermua
Galdakao
Gatika
Larrabetzu
Leioa
Sopuerta
Tolosa
Zumaia

Ezagutzen al duzu proposamena? Zuen udalerrian Haurren Hiria proiektua egiten ari al zarete? Euskadiko sarearen eta La Citta dei Bambini Nazioarteko sarearen parte izatea gustatuko al litzaizueke?

Proiektua martxan jarri nahi baduzu edo sarearekin bat egin nahi baduzu, aukeratu dagokion formularioa, mesedez.

Sarearekin harremanetan jartzeko

Gure udalean sarearen partaide izan nahiko genuke edo / eta egiten ari garena kontatu nahi dizuegu

Proiektuari buruz gehiago jakitea gustatuko litzaiguke

Udalerriak

Sareari buruzko informazioa