Haurren Hirien Sareak “Lagunekin” txostena argitaratu zuen orain hilabete batzuk. Bertan, eskolara modu aktiboan joateak haurren ongizatean duen garrantzia eta dakartzan onurak nabarmentzen dira: onura fisikoak, sozialak, emozionalak eta akademikoak ere bai.
“The Conversation” aldizkariak lan horren berri eman du, eta hemen aurki ditzakezue Sareak egindako txostenaren ondorio nagusiak.
“The Conversation” komunitate akademiko eta ikertzaileak idatzitako albisteen eta analisien iturria da, eta gizarte osoari zuzenduta dago. Bere helburua gaur egun agendan dauden gai garrantzitsu eta konplexuak jendartean hobeto ezagutaraztea da.
“Lagunekin” txostenaren edukietan gehiago sakondu nahi baduzu, esteka honetan duzu eskuragarri