Umherri15 jardunaldia garatzen ari garen ideia eta esanahien eta bizitzen ari garen esperientzien lagin bat izan zen.

UmHerri15 ondorioak

“Harritzen gaitu haurrek proiektuak komunitatean pentsatuz planteatzea, eta ez beren buruan pentsatuz”.

Tonucci 20150708133426

Francesco Tonucci pedagogo italiarrak eta haurren hiriaren ideologoak Umherri 2015i amaiera eman zion horrela; jardunaldia komunitateen ingurukoa izan zen, ikaskuntzarako inguruneak diren heinean. Hori egin baino lehen, Radio Euskadiko mikrofonoei arreta eskaintzeko denbora izan zuen, Maricarmen Urbieta Leioako alkatearekin eta hiru haurrekin batera. Horiek guztiek Grafitti programa jarri zuten martxan.

Tonucciren aipuez gain, hezkuntza-ingurunetik, ingurune sozialetik eta instituzionaletik datozen esperientzia praktikoak ere izan ziren.

Izaskun Erezkanok, Ekiotz eta Naia ikasleez lagunduta, “Abusu sarean” proiektuaz hitz egin zuen. Bilbo eta Arrigorriaga artean “auzoetako” herritarren sareak eratzea da helburua.

Gorka Torrek BiziTokin oinarritu zuen bere hitzaldia, erantzunkidetasun komunitariotik eskolaren alternatiba izan nahi duen proiektuan.

Diana Francok Hirikilabs partekatu zuen bertaratutakoekin, edo teknologiak eta pertsonek beste elkarreragin batzuk nola ahalbidetzen dituzten herritar oro eragile soziala izan dadin.

Txelu Balboak ideia honetan sakondu zuen: Wikitokiz, elkarrekin sortzeko eta elkarlan-praktikak egiteko laborategiaz hitz egitean, ez dago autonomiarik elkarren mendekotasunik gabe.

Azkenik, Ángela García de Zerbikasek ikaskuntza eta zerbitzu solidarioen arloan duela urte askotatik egiten duten lana partekatu zuen.

Era berean, erakunde publikoetatik bultzatutako 5 ekimen aurkeztu ziren.

Arartekoaren haurren eta gazteen Kontseilua, aipatutako foroan parte hartzen duten haurren eta gazteen ekarpenak bideratu nahi dituena;

Berrizeko komunitate-plana;

Bergaran Gaztematika sarea hedatzea;

Haurrak politiken diseinuan zeharkako elementu gisa txertatzeko Tolosako plana;

eta Leioako Herrigune proiektuaren garapena, komunitatea herritarren konpromiso eta konfiantza pertsonal eta kolektibotik eraikitzean oinarrituta.

Jara Rocha, bitartekari kulturala;

Hauek ere hartu zuten parte jardunaldian: Guillermo Dorronsoro Deusto Business School-eko dekanoa; Jokin Bildarratz EAJko senataria; Gotzon Bernaola Innobasqueko programen zuzendaria; Eukene Fernández eta Piter Blanco Solasgunekoak; baita M. Carmen Urbieta Leioako alkateak ere.

UmHerri 15 Herri Laborategiak antolatu du, ikaskuntzaren ingurune gisa komunitatearen ideia sustatu nahi duen haurren hiriaren sarearen euskal nodoak, ildo horretatik politiken garapena babesten duten esperientziak saretuz eta konektatuz. Hauek osatzen dute nodoa: Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, EHU, Leioako Udala, Solasgune eta Innobasque.