Umherri2016en, haurren begirada gure udalerrien garapenean txertatzeko beharra landu genuen. Begirada politikoa, komunitarioa eta urbanistikoa, gure egungo eredua zalantzan jartzen duena.

Hemen, jardunaldien programa deskarga dezakezue eta gertatutakoaren laburpena ikus dezakezue bideo honetan:

 

 

UmHerri16 ondorioak

Ekitaldiaren aurkezpenean Juan Mari Aburto Bilboko alkatea izan zen. Bizkaiko gainerako udalerriekin duen konpromisoa ziurtatu zuen eta elkarrekin lan egitera gonbidatu zituen.

Gainera, berretsi zuen Bilbo haurren adiskidea den hiria bihurtu nahi duela eta iragarri zuen laster eskola-bidearen gida argitaratuko dela.

Mari Carmen Urbieta, Leioako Udaleko alkateak, Haurren Kontseiluarekin izan duen esperientzia kontatu zuen, aitzindaria Euskadin, eta horrek komunitatearen pertzepzioa aldatu du. Haurrentzako pentsatutako proiektua, baina komunitatearen garapenerako proiektu bihurtu dena.

Azkenik, Gurutze Ezkurdiak, Bilboko Irakaskuntza-eskolako zuzendariak, helduen hegemonian eta gauza den subjektuaren kontzientzia-beharrean eta haurren eskubidean oinarritu zuen esku-hartzea.

Ondoren, Francesco Tonuccik, “Frato”k, hartu zuen hitza. Italiako pedagogoak begirada haurren altuerara jaisteko gonbita egiten du inortxo ere ez bistatik galtzeko. Bere ustez, haurrak dira gizarte osorako pentsatzen, garatzen eta proiektatzen duten populazio talde bakarra. Haurrei hitza ematearen eta autonomia gehiago eskaintzearen aldeko apustua egiten du; izan ere, haurrak gaur egungo herritarra dira, ez etorkizuneko herritarrak, eta beren eskubideak ere badituzte. Gainera, hiriak inklusiboagoak izateko lau lehentasun zehaztu zituen: haurraren burutan jartzea, autotik oinezkora pasatzea, hiritik auzora pasatzea eta lanetik jolasera pasatzea.

Jarraian, Gotzon Bernaolak Haurren Hirien Sarea aurkeztu zuen:

Jarraian, Bilboko, Ermuko eta Bakioko udalek Haurren Hirien Sarean izandako esperientzia kontatu zuten

Bilbo

Ermua

Bakio

Pixka bat geroago, Arrasate, Balmaseda eta Sopuertako udalek hitz egin zuten udaletan haurren begirada txertatuta aurre egin behar izaten dioten erronkei buruz. Nabarmendu zuten proiektu honetan parte hartzeak komunitateetan ilusioa, konfiantza eta entusiasmoa sortzen duela.

Gainera, Pernan Goñik jardunaldiaren laburpen marraztua egin zuen. Graphic recording delakoa albistearen amaieran atxikitako artxiboan deskarga daiteke.

Atsedenaldi labur baten ostean, parte-hartzaileak aukeratu beharreko 4 bideren artean banatu ziren:

Haurren Eskubideak, Jolasa eta Hiria

Elsa Fuente – UNICEF Euskadi

Jaume Bantula – Ramón Llull Unibertsitatea

Komunitatea, Ikaskuntza eta Hiria.

Beatriz Nuin – Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saila

Piter Blanco – Solasgune

Parte-hartzea eta haurrak

Arantxa Oria – Tolosako Udaletxea

Nerea Cereceda – Tolosako Udaletxea

Bartzelonako Unibertsitateko Jaume Funesen aurkezpena ez dago eskuragarri

Hirigintza eta Haurrak

Iban Rodriguez – Leioako Udaletxea

Jesus Fole – Pontevedrako Udaletxea

Arratsaldeko saioa haurren eta jardunaldietan parte hartu zuen taldearen arteko lana izan zen. 80 haurrek baino gehiagok eman zuten beren ikuspegia helduek lagunduta eta egunean zehar planteatutako 4 erronkak lantzeko irtenbideak eskaini zituzten. Francesco Tonuccik, eguna amaitzean, egun osoan zehar bizi izandakoari buruzko zenbait ondorio atera zituen. Esku-hartzea hemen ikus daiteke: Innobasqueren Periscope.

Ostiraleko jardunaldia Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren egoitzan garatu zen.  Oraingo honetan, haurren hirian hirigintza-ikuspegitik jarri zen arreta.

Matxalen Acasuso EHAEOeko dekanoaren eta Gotzon Bernaolaren kargura egindako aurkezpen laburraren ostean, Francesco Tonuccik hirien diseinuetan haurrek duten garrantzia azaltzeko ordua iritsi zen. Tonucciren iritziz, pertsonentzako eremuak diseinatu behar dira, ez autoentzako eremuak, eta haurrak autonomiaz jolas eta gara daitezen eremuak eskaini behar dira.

Hurrengo esku-hartzea Eusko Jaurlaritako Osasun sailaren Patxi Cirardaren eskutik etorri zen, eta Hirigintzaren eta Osasunaren arteko harremana mahai gainean jarri zuen, baita osasun komunitarioaren ezaugarriak eta zehaztapenak ere.

Jarraian, Pontevedrako Foru Aldundiko Cesar Mosquerak Pontevedrako kasua azaldu zuen; hirigintza-eraldaketako terminoetan haurrentzako jardunbide egokia dela adierazi du.

Amaitzeko, Bilboko Udaleko Raquel Salcedok tokiko Mugikortasun Plana aurkeztu zuen, baita eskolako bideen proiektu-gida ere.

Jardunaldiko argazkiak hemen daude eskuragarri Innobasque-ko flickr